Tolarea Kofradiaren kapitulu berria igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 10a, 01:00

tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak Kapitulu berria egingo du igandean, besteak beste, kide berriak izendatzeko. Kide berriak izendatzeaz gain, hamaiketakoa, kale buelta eta bazkaria ere egingo dituzte.

Lau kide berri
Lau kide berri izendatuko dituzte igandean: Juanjo Uria Zubiarrain, Hernaniko alkate izandakoa eta bertsolaritzan lan haundia egindakoa; Axen Jimenez Esquiroz, Tafallako Tubal jatetxeko sukaldari eta zuzendaria; Angel Alvarez Bermejo, Nafarroako Berueteko sagardogilea, Hernanin denbora askoan bizitutakoa; eta Lucio Urtubia, anarkista, igeltseroa, eta ibilera haundikoa, Parisetik etorriko dena propio.

Egun osoko festa
11:00etan hartuko dituzte gonbidatu eta omenduak Xalaparta elkartean, hamaiketakoa egiteko. 12:15etan Biteri aldera abiatuko dira, 13:00ean hasiko den izendatze ekitaldira; eta Larregainen bazkalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!