lantegietan euskera sustatzeko kanpainak egiten ari dira eskualdean. Atzo eskualdeko hiru enpresek eta Udalek akordioa sinatu zuten, enpresetan euskera planak sustatzeko. Bertan ziren Urnietako Deman enpresako ordezkaria, Lasarte-Oriako TSST enpresako ordezkaria eta AMR Refractarios Hernaniko enpresako ordezkaria, Mikel Ruiz; eta udalerrietako alkateak, tartean Hernanikoa, Marian Beitialarrangoitia. Hitzarmenean batetik, enpresek konpromezua hartu zuten euskera planak aurrera eramateko; eta bestetik, Udalek, dituzten baliabideak enpresen esku uzteko, euskera planek aurrera egin dezaten.
Euskeraren garrantzia
lan munduan
Hernaniko Alkateak hartu zuen hitza, enpresa munduak euskeraren presentzia ziurta-
tzeko egindako hitzarmenaren garrantzia azpimarratzeko; arrazoiak ere eman zituen. Batetik, belaunaldi gazteek gaur egun ikasketak euskaraz egiten dituztela gogoratu zuen, eta prestatuak daudela euskeraz lan egiteko; bestetik, euskerak badituelako aski erreminta edozein esparrutan erabilia izateko; bestetik, enpresak konturatzen ari direlako hizkuntza bat baino gehiago erabiltzearen garran-
tziaz; eta azkenik, Udalek ere, zerbitzu ona emate aldera, euskera sustatu nahi dutelako eskualdeko enpresetan.
Hernanin 3 enpresa
Ondoren Mikel Izagirre Urnietako alkateak hartu zuen hitza eta adierazi zuen 2005az geroztik, era askotako 13 enpresa ari direla planekin, horietako hiru Hernanin: Selak, Hator, eta orain AMR.
Iñaki Mugicak, Lasarte-Oriako alkateordeak erantsi zuen ez zutela zalantzarik izan euskera planak bultza-
tzeko, eta horretarako, batetik sustapen lana egin zutela, enpresetara joz eta euskera planak azalduz; eta bestetik, diruz lagunduz egitasmoak.
TSST (Donostia-Tolosa linea egiten duen autobusa) enpresako Santiago Sarasolak adierazi zuen asko direla zerbitzua euskaraz jaso nahi duten bezeroak, eta gero eta gehiago direla; beraz euskerazko zerbitzua ematea kalitatea hobetzeko modua dela.