Ohorezko B mailan dagoen taldeak ez zuen espero zuen emaitza lortu atzo Bartzelonan, izan ere, 25-20 galdu zuen 2garren postua sendotzeko irabaztea garrantzitsua zen partidua. Barcelona UC ere ez zen bere onenean aritu; Hernanik aukerak izan zituen partiduari buelta emateko, baina azkenean, ez ziren gauzatu. Hernaniarrei bi partidu geratzen zaizkie jokatzeko. Hurrengoa Gernikaren kontra jokatu du; martxoaren 19an, eguerdiko 12:00etan, Landaren. Hurrengoa martxoaren 28an izango da Avilesen, Belenosen kontra. Bi partidu horietatik bat irabaztea du helburua Hernanik, Igoera Fasea jokatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!