Herriko txokoak ezagutu zituzten atzo gazte eta helduek, ibilaldi neurtuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 9a, 01:00

ibilaldi neurtua izan zen atzo herrian barrena. Ibilaldian, aurrez zehaztuko ibilbidea egin zuten, eta bidean jarritako hainbat kontrol puntu pasa zituzten. Parte hartzaileek taldeak osatu zituzten horretarako, gazte eta helduz osatutakoak, eta bidean jarritako kontroletan txartel bat erakutsi behar izan zuten. Helburua kontrol puntu guztiak pasatzea zen eta azkar iristea baino, ibilbidea modu erregularrean egitea. Aurreikuspenen arabera 1.000 lagunek parte hartuko zutela uste bazen ere, azkenean laino beltzek jendea atzera bota zuten eta 500 bat lagun bildu ziren. Ibilbidea goizeko 09:00etan hasi zuten parte hartzaileek, Plazan. Handik honako ibilbidea egin zuten: Portu, Loidi, Pardiola, Okendoenea baserria, Elorrabi, Ibarluze, Eziago poligonoa, Txuriako zubi kolgantea, Iberdrolako subestazioa, Eula, trenbidea, hilerri atzea eta Plaza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!