Pertsona bat atxilotu zuten larunbat goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 7a, 01:00

Larunbat goizaldean istiluak izan ziren Kardaberaz kalean. Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, goizeko 03:00ak aldera borroka izan zen kalean, jende asko tartean zela. Borrokan pertsona batek Udaltzaingo bat zauritu zuen; eta pertsona batek garagardo boteila bat bota zion beste bati. Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu behar izan zuen egoera kontrolatzeko. Larunbat goizean Udaltzaina erasotu zuen pertsona atxilotu zuen Udaltzaingoak eta Ertzain-etxera eraman. Gertatutakoa aztertzen ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!