Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MUSIKAREKIN gozatzeko aukera izango da gaur, Hernaniko Musika Eskolako ikasleekin. Kontzertu berezia izango da, bertan Musika Eskolako ganbara musikako talde batzuek hartuko baitute parte, hala nola: Koxkorri, Leoka, Saxoka eta Hernasax taldeak. Errepertorioa zabala prestatu dute eta tartean honako piezak entzuteko aukera izango da: El ruiseñor, At the top, Amerikar bat Parisen, Itxi begiak eta entzun eta Bang bang!. Gaur 12:30etan, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!