IBILALDI neurtua izango da gaur goizean herrian barrena, Mendiriz Mendik, Udalak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta. Ibilbidea Plazatik abiatuko da eta handik aurrera honako ibilbidea egingo dute: Portu, Pardiola, Okendonea baserria, Elorrabi, Eziago poligonoa, Txuriako zubi kolgantea, Iberdrolako subestazioa, Eula sagardotegia, hilerri atzekaldea eta Plaza. Ibilbidea egiteko taldeka antolatuko dira gazte eta helduak eta kontrol puntu batzuk pasa beharko dituzte. 08:30-09:00etan abiatuko dira, Plazatik.