75 gaztek hartu zuten parte Peña Otañok antolatutako proban

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 8a, 01:00

TXIRRINDULARITZA probak izan ziren atzo Ibarluze poligonoan, alebin eta infantil mailakoak, JOCC Peña Otañok antolatuta. Probaren bueltan jende dexeten bildu zen, izan ere, 75 gaztek hartu zuten parte eta ikusten ere jende mordoxka izan zen.


Sailkapena
Alebin mailan, txirrindulari gazteek 3 buelta eman behar izan zizkioten 1,5 km.-ko ibilbideari. Mutiletan aurrena, Zarauzko Jokin Aranburu; Oarsoaldeako Endika Mendizabal; eta Irungo Jon Uranga izan ziren. Nesketa aurrena, Irungo Eva Iglesiak izan zen; eta bigarrena, Oarsoaldeako Naia Leonet. Infantil mailan, aldiz, 9 buelta eman behar izan zizkioten 1,5 km.-ko ibilbideari. Mutiletan aurrenekoa, Irungo Daniel Iglesias izan zen; bigarrena Irungo Jon Gomez; eta hirugarrena Oarsoaldeako Gaizka Castelruiz. Nesken artean, aurreneko postua Oarsoaldeako Lierni Lekuonak lortu zuen; bigarrena Zumaiako Eider Unanuek; eta hirugarrena Zarauzko Irati Eizagirrek. Proban hartu zuen hernaniar bakarra Javier Vecino izan zen. Donostiako taldearekin hartu zuen parte, infantil mailan, eta 20garren postua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!