HAURDUNALDIARI buruzko tailerra antolatu dute Udal Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak. Ikastaroa haurdun dauden emakumeentzako da, baina baita haren bikote edo lagunarentzat ere. Ikastaroaren helburua da haurdunaldia bizitzea eta konpartitzea; eta haurra eta amaren arteko harremanaz, eta haurdunaldiak ama eta bikotearengan duen eraginaz gogoeta egitea, besteak beste. Tailerra Josune Martiarena Sagastibeltza, psikologo eta haurdunaldi eta guraso tailerren dinamizatzaileak gidatuko du. Izena emateko epea bihar bukatuko da, eta martrikula 15 eurokoa da. Izena emateko: Udal Berdintasun Arlora jo (Sandiusterri 1); 943-557017 telefonora deitu edo irantzu-j@hernani.net helbidera mezu bat bidali. Hona hemen ikastaroaren egutegia:
MARTXOA.
Hilak 10, asteartea (18:00-20:00); 16, astelehena (18:00-20:00); 28,
larunbata (10:00-12:00); 31, asteartea (18:00-20:00).
APIRILA.
Hilak 7, asteartea (18:00-20:00); 18, larunbata (10:00-12:00); 25, larunbata (10:00-12:00); 28, asteartea (18:00-20:00).
MAIATZA.
Hilak 5, asteartea (18:00-20:00);
16, larunbata (10:00-12:00).