Behar ezberdinetarako ikastaroak aukeran Hernani Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 8a, 01:00

HERNANI Institutuan hainbat ikastaro antolatu dituzte datozen asteetan hasiko direnak. Hobetuz programaren barruan, honakoak daude aukeran: CNC Fresagailua (46 ordu), martxoaren 9an hasteko; Domotikako korronte eramaileak (30 ordu), martxoaren 17an hasteko; Automatismo Neumatikoak (40 ordu), apirilaren 22an hasteko; Automatismo hidraulikoak (36 ordu), maiatzaren 18an hasteko. Izena, www.hernanibhi.com-en eman behar da edo bestela eskolan. Langabetuentzako ikastaroak ere badaude aukeran: CAD-eko erreminta (120 ordu, martxoaren 23an hasteko); CNC tornu eta fresagailua 100 ordukoa. Bi ikastaro hauek eginda aukera dago enpresetan praktikak egiteko. Lanbideko bulegoetan eman behar da izena. Nazaret-Kutxa programaren barruan, makilatzen eta azala zaintzen ikasteko ikastaroa dago aukeran. Izena www.kutxasocial.net -en edo 902 540 040 telefonoan eman behar da. Osalan programaren barruan, Arrisku-lanetan prebentzioa ikastaroa dago aukeran, eraikuntzan lan egiten dutenentzat. Ikastaroa hilero egiten dute. Izena eskolan eman behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!