Garaipenak talde nagusientzat

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 8a, 01:00

BAI Gorengoen mailan eta bai Emakumezkoen Ligan Hernanik garaipenak lortu ditu asteburuan. Gorengoen mailan, Hernanik Trintxerperen kontra jokatu zuen eta 1-3 irabazi zuen. Golak Portillok, Kijerak eta Haritz Lujanbiok sartu zituzten. Hernani bolada ezin hobean dabil, joko ona erakusteaz gain emaitza onak ari da lortzen. Garaipen honekin aurreneko postua sendotzea lortuko du, momentuz Hernani sailkapeneko lider baitijoa. Emakumezkoen Ligan Hernani Igoera Fasea ari da jokatzen eta atzo 1-3 irabaztea lortu zuen Añorga talde gogorraren kontra. Hernani emaitza onak ari da lortzen azken 6 partiduetan, 3 irabazi eta 3 berdindu baititu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!