Manifestazioa izan zen atzo azken atxiloketak eta miaketak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 7a, 01:00

MANIFESTAZIOA izan zen atzo herrian azkenaldian izan diren miaketak eta Iraitz Santakruzen atxiloketa salatzeko. Iraitz askatu lemapean herritar ugarik egin zuen bat deialdiarekin. Aurrerantzean egunero egingo dituzte manifestazioak, 20:00etan, Gudarien plazatik abiatuta.

Iraitz Santakruz inkomunikatua
Iraitz Santakruz ostegun arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak, Lizeaga kalean, bere etxe inguruan. Atzo manifestazio aurrean jakinarazi zutenez, Iraitz Santakruz Oiartzungo Ertzain-etxean dago inkomunikatuta, eta mediku baten bisita izan du orduro. Atxilotua Madrilera eramatekoa dutela ere jakinarazi dute, Audientzia Nazionalera. Atzo aipatu zuten, baita ere, azken egunetan Hernanin 4 miaketa izan direla; tartean Iraitz Santakruzen etxea miatu zuten, 23:00etatik aurrera, atxilotua bertan zela. Eta azkenik, salatu zuten Ertzaintzak egun horietan izan duen «inpunitatea eta harrotasuna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!