Urtzi Garciari harrera egin zioten atzo iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 7a, 01:00

URTZI Garcia preso hernaniarra askatu zuten ostegunean, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Hasiera batean, harrera ostegun gauean egiteko asmoa bazuten ere, azkenean atzo iluntzean egin zioten. Herritar asko bildu ziren bertan, espetxetik atera berriari ongi etorria egitera. Bi dantzarik agurra dantzatu zioten eta bere argazkia kendu zuen, beste presoen argazkien artetik. 2007an atxilotua Urtzi Garcia 2007ko irailaren 24an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lapurdin eta Behe Nafarroan egindako sarekadan. Espainiako Barne Ministeritzak ETArekin erlazionatu zuen. Espainiaratu ondoren, Soto eta Valentziako espetxean izan da ordutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!