Datozen hilabeteetan ikastaro berriak eskainiko dituzte Institutuan. Hobetuz-en bidez honakoak egin daitezke: CNCko fresagailua (46 ordu; astelehenean hasteko); Domotikako korronte eramaileak (30 ordu; martxoaren 17an hasteko); automatismo neumatikoak (40 ordu; apirilaren 22an hasteko); automatismo hidraulikoak (36 ordu; maiatzaren 18an hasteko); izena emateko eskolan bertan edo www.hernanibhi.com-en.
Langabetuentzako honako ikastaroak daude: CAD Herreminta (120 ordu; martxoaren 23an hasteko); CNC tornu eta fresagailua (100 ordu); izena emateko Lanbideko bulego batera joan behar da. Nazaret-Kutxak antolatuta, azala zaintzeko eta makilatzeko ikastaroa (erdarazkoa hasia dagoeneko; euskaraz apirilaren 27an hasteko); izena emateko www.kutxasocial.net-en edo 902 540 040 telefono zenbakian. Osalanen gela iraunkorrean, eraikun-
tzan lan egiten duten langileentzat, arrisku lanetan neurriak hartzeko ikastaroa (hilabetero, azken ostiralean); izena emateko eskolan bertan. Hauetako edozein ikastarori buruzko informazioa www.hernanibhi.com-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!