Iñaki Lekuona eta Xabier Errazkin txirrindulari hernaniarrak, Aitondoko proban

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 8a, 01:00

Iñaki Lekuona (Bruesa) eta Xabier Errazkin (Belca) txirrindulari hernaniarrek gaur Aitondoko proban hartuko dute parte. Espainiako Kopa Elite mailako proba da eta 160 km egin beharko dituzte. Tartean hainbat portu gogor izango dira, gogorrena Sarasolako portua. Bertan erabakiko da lasterketa, seguruenera. Txirrindularien helburua da aurrean ibiltzea eta ihesaldiren bat egitea portu hasieran lehenengoen artean egoteko. Gaur goizeko 09:30etan hasiko da lasterketa Billabonan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!