Gaztetxoentzako `Ibilaldi Neurtua´izango da igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 6a, 01:00

Igandean gaztetxoek Ibilaldi Neurtua egiteko aukera izango dute; Mendiriz Mendi elkarteak, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Foru Aldundiak eta Hernaniko Udalak elkarlanean antolatua. Bertan partaideek lortu beharreko helburuak izango dira erregulartasuna eta bizkortasuna. Hau da, ibilbidean zehar, gaztetxoak zein helduak taldeka antolatuko dira. Hauen eginbeharra zehaztutako ibilbide bat egitea izango da, eta bertan kontrol puntu batzuk pasatzea. Kontrol puntu hauek pasatzerakoan erregularrak eta bizkorrak izaten saiatu beharko dute. Kontrol puntu guztiak pasatzen dituzten partaideak sailkatuko dira, bakarrik.

Nondik norakoak
Ibilbidea besteak beste, honakoa izango da: Plazatik irtengo dira eta Portu auzotik barrena Loidira joango dira. Hemendik Oindiko magalean dagoen Pardiola baserrira igoko dira eta bertatik, Okendonea baserritik pasa ondoren, Elorrabira jaitsiko dira. Zubi kolgantea pasa ondoren, hamaiketakoa egiteko lekura iritsiko dira; Arraun Kirol Elkartean egingo dute, instalazioak utzi baitizkiete freskagarri bat eta atseden pixkat hartzeko. Indarrak berreskuratu ondoren, Eziago poligonotik Txuriako zubi kolgantera abiatuko dira. Gurutzatu ondoren, Iberdrolako subestazio ondotik pasako dira eta handik Eula baserrira igoko dira. Bertatik, trenbidera jaitsi eta hilerriaren atzetik Plazara itzuliko dira.

Iraupena eta hitzordua
Ibilbidearen iraupena 3:30 ordukoa da gutxi gora behera, eta hitzordua goizeko 8:30-09:00ak inguruan egin dute Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!