Iraitz Santakrutz atxilotu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 6a, 01:00

Iraitz Santakrutz hernaniarra atxilotu zuten atzo arratsaldean, etxera zihoala, Lizeaga kalean, kalez jantzitzako hiruzpalau poliziek, bizilagunen arabera. Erredakzioa ixteko garaian, oraindik argitu gabe zegoen nora eraman zuten atxilotua. Bestalde, arratsaldean Ertzaintza, Kale Nagusia itxi, eta pisu bat miatzen aritu zen. Gaur iluntzerako mobilizazioak daude deituta, azken atxiloketak eta miaketak salatzeko. 20:00etan, Gudarien plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!