Urtzi Garcia preso hernaniarra atzo atera zen Valentziako espetxetik, 19:00ak aldera, 30.000 euroko fiantza ordaindu ondoren. Urtzi Garcia 2007ko irailaren 24an atxilotu zuen Frantziako poliziak, bere aurkako euroagindu baten ondorioz. Frantziatik Espainiaratu eta Soto eta Valentziako espetxeetan preso izan da ordutik. Erredakzioa ixteko orduan, Hernanirako bidean zen. Ordubata aldera ongi etorria egitekoak ziren. Bestalde, Gorka Velasco ere askatu zuten atzo, Hernanirekin harremana duen presoa. Velasco 10.000 euroko fidantza ordainduta atera zen espetxetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!