Emakumeen egunaren barruan, igandean Lilaton lasterketa izango da Donostian, emakumeentzako lasterketa herrikoia. Lasterketa Donostiako Alderdi Ederretik aterako da, goizeko 11:00etan. Izena eman nahi duenak, www.lilaton.com-en egin ahal izango du eta Hernanin, Mitxel Kirol dendan, 10 euroren truke. Web orrian lasterketaren nondik norakoak ere ikus daitezke.