Hirigintza batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 4a, 01:00

Hirigintza eta ingurumen batzordea izango da gaur Udaletxean. Bestek beste honako gaiak aztertuko dituzte Txantxillako etxebizitzen hitzarmena, Antziolako jabetza publikoko lurrak urbanizatzea, Urumea ibaiaren azterketa, eta abar. Batzordea irekia da herritarrek joan nahi izanez gero. Arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko bigarren pisuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!