Miguel Angel Garin eta Jose Maria Murua atletek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Espainiako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 4a, 01:00

ESPAINIAKO pista estaliko atletismo txapelketa jokatu zen asteburuan Zaragozan, beteranoena. CD.Hernani atletismo taldeko bi ordezkari izan ziren bertan, Jose Maria Murua eta Miguel Angel Garin, eta emaitza oso onak lortu zituzten.


Miguel Angel Garinek 3 domina
Miguel Angel Garinek hiru frogatan hartu zuen, eta hiru domina lortu zituen: urrezkoa salto hirukoitzean, zilarrezkoa altuera jauzian eta brontzezkoa luzeera jauzian.


Jose Maria Murua 5garren
Jose Maria Murua hernaniarrak aldiz, bi frogatan hartu zuen parte: 1.500 metrotan eta 3.000 metrotan. Maila altuko probak izan ziren, eta Muruak marka oso onak eginda bi 5garren postu lortu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!