Bertso saio musikatua gaur Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 5a, 01:00

BERTSO saio musikatua izango da gaur Iparragirre sagardotegian. Saioa afari eder baten inguruan izango da eta bertsotan izango dira Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Joxe Urdangarin. Gaiak eta musika jartzen berriz, Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio izango dira. Bertso saio hau txox denboraldiko egitarauaren barruan dago kokatua, eta ez da bakarra izango; martxoaren 26an beste bat egingo dute Otsua-Enea sagardotegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!