Zarautzera irteera hilaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 3a, 01:00

Zarautzera egun pasa egiteko irteera antolatu dute Goiz Eguzkiko kideek. Irteera hilaren 14an izango da, larunbata eta 30 euro ordaindu behar dira. Zarautzera goizeko 11:00etan iritsiko dira eta harrera izango dute Txiki Polit jatetxean, pintxo eta sagardo dastaketarekin. Eguerdiko 12:00etan Zarauzko Arte eta Historiaren museoa bixitatuko dute, gida baten lagutnzarekin. Eguerdiko 14:00etan berriz, bazkaria izango dute Txiki Polit jatetxean; eta eguna dantzaldiaren amaituko dute. Herrira arratsaldeko 19:00ak aldera itzuliko dira. Bidaira joan nahi duenak, Goiz Eguzkiko egoitzatik pasa behar du, ostiralean, hilak 6, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bidairako plazak hilaren 11an, asteazkena, zozteketuko dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!