Olaizola II eta Mendizabal IIak larunbatean izango dute finalerdietako bigarren partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 3a, 01:00

eskuz Binakako txapelketako finalerdietako bigarren partiduak jokatuko dira asteburuan. Egungo txapeldunek, Olaizola IIak eta Mendizabal IIak larunbatean jokatuko dute, Iruñeako Labrit pelotalekuan, Berasaluze VIIIa eta Beginoren kontra. Partidu garrantzitsua izango da; finalerdiak 3 partiduetara jokatzen dira, eta garaipena lortzea finalera iristeko aurrerapausu haundia izango litzateke. Sarrerak salgai daude www.asegarce.com-en 20 eta 40 euro bitartean.

Olaizola II-Mendizabal II 17/ Mtz. de Irujo-Goñi III 22
Bikoteak finalerdietako aurreneko partidua joan den larunbatean jokatuko zuten, Mtz. de Irujo eta Goñi IIIaren kontra, eta 17-22 galdu zuten. Partidu gogorra izan zen, tentsio eta huts askokoa. Bikote urdinak partiduko pisua Oier Mendizabalengan jarri zuen, eta Mtz. de Irujo eta Goñi IIIak garaipena Añorgako atzelariari indarra bukatu zitzaionean lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!