Bertso saio musikatua izango da ostegunean Iparragirre sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 3a, 01:00

BI bertso saio musikatu izango dira martxoan, urtarrilean hasi zen txotx denboraldiko egitarauaren barruan. Bi bertso saioak afari eder baten bueltan izango dira. Lehenenengoa aste honetan bertan izango da, ostegunean, Iparragirre sagardotegian. Aurreneko saio honetan Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Joxe Urdangarin bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzen berriz, musikarekin lagunduta, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Eñaut Agirre izango dira. Izena eman nahi duenak Iparragirre sagardotegira deitu behar du: 943 550 328.

Bigarren saioa martxoaren 26an
Bigarren bertso saioa hilaren 26an izango da, Otsua-Enea sagardotegian. Bertsotan honakoak izango dira: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Oier Iurramendi eta Xabier Legarreta. Saio honetan ere gai eta musika jartzen Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Eñaut Agirre izango dira. Izena emateko Otsu-Enea sagardotegira deitu behar da, 943 556 894 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!