Ertzaintzak Manex Castro atxilotu zuen igande goizaldean Villabonan. Ondoren, Hernaniko Kale Nagusiko pisu bat miatu zuen. Ertzaintzaren prentsa zerbitzuaren arabera, ‘’lehergailuak egiteko materiala’’ topatu zuten etxebizitzan, eta urtarrilaren 16an Santa Barbarako repetidorean ‘’lehergailu-tranpak’’ jarri izana leporatu diote. Atxiloketa Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren kudeaketapean egindako ikerketa baten ondorio izan da. Atxilotua er- tzain etxera eraman zuten.