Larunbatean Oiartzungo Naturista taldearen kontra jokatu zuen Yone Boutique taldeak eta nahiko lan izan zuen. Partiduko 2garren minuturako 2-0 galtzen hasi ziren; eten bat eskatu behar izan zuten eta hausnarketa egin, baita egin ere, lehenengo partea 2-2 bukatu baitzuten. Bigarren partean, 3-2 jarri zirenean, berriz ere pizkortu eta hiru gol gehiago sartu zituzten. Nahikoa lan eginda bueltatu ziren, beraz. Davidek 2 gol sartu zituen, Miguelek 1, Iosuk 1 eta Pacok 1.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!