hernaniko taldeak atzo jokatu zituen lehenengo partiduak Berria txapelketan. 2-1 irabazi zuen, Usurbilgo taldearen aurka, final zortzirenetan. Kadeteetan Usurbilek irabazi zuen baina jubeniletan eta seniorretan Hernani hobeto ibili zen.
Esnal-Gorrotxategi sasoian
Kadeteetan erraz irabazi zuen Usurbilgo taldeak, bikote indartsua baita; hernaniarrak hala ere, fin aritu ziren. Jubeniletan, Arrietak ezin izan zuen jokatu eta Asteasuko Urbietak ordezkatu zuen. Eneko Aizpitarte oso ondo aritu zen, eta 22-15 irabazi zuten.
Seniorretan, espero bezala, Esnal eta Gorrotxategi jaun eta jabe aritu ziren. Atzelaria ondo aritu zen, eta aurrelaria oso ondo; harrobi gazteari erakustaldi ederra eskaini zion. 22-10 irabazi zuten.