UDABERRIKO eskolarteko torneoa izan zen igandean kiroldegiko pistan. Hernaniko bi talde izan ziren bertan, alebinak eta infantilak, eta txapelketako aurreneko fasea jokatu zuten. Alebin taldean 3 pelotarekin eta 2 esku hutsik lehiatu ziren eta 5garren postua lortu zuten. Infantil taldean berriz, 4-5 uztairekin aritu ziren, eta 2garren geratu ziren. Txapelketako hurrengo fasea, 2garrena, Astigarragan izango da hilaren 15ean.