Taldeak sendotzea aurtengo erronka

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 2a, 01:00

gero eta arraunlari gehiago dago Hernaniko arraun taldean. Ostiralean, Arraun Elkarteak aurkezpen txiki bat egin zuen, arraunlariena eta taldeena. Momentu honetan lau batel gazte ditu elkarteak eta liga jokatzen ari dira.

Lau talde gazte
Lau batel ditu orain Hernanik, 2 infantilenak eta 2 kadeteenak. Helburua arraunlari guztiek parte hartzea dutenez, talde mistoak egiten dituzte, bai neskak eta mutilenak, bai kategoria ezberdinetakoak.

Erronkak, taldeak sendotu eta haunditzea
Entrenatzaileen esanetan, aurtengo erronkak dira, batetik, orain dauden taldeak sendotzea eta datorren urtean jarraitzea, eta bestetik, taldeak haunditzea. Lehiaketei dagokienez, entrenatzaileek aukera ikusten dute infantiletako talderen batek Euskadiko Txapelketan parte hartzeko.

Beteranoak lagun
Arraunlari gazteei ez zaie laguntzarik falta. Batis Larburu dute elkarteko lehendakari; Xabi Zapirain idazkari, eta Xabi Zabala eta Xabi Gurrutxaga dituzte entrenatzaile. Juanjo Etxartek ere laguntzen die materialarekin.

Infantilak 4garren
Sokoan Larunbatean Sokoan izan ziren lau batelak. Infantiletan, batel batek 4garren postua egin zuen; besteak atzera samarrean ibili ziren. Orain liga jokatzen ari dira. Bukatzean, Gipuzkoako Txapelketari helduko diote; eta ondoren, aukerarik badago, Euskadiko Txapelketari. San Joanetan estropada egiteko asmoa ere adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!