Ertzaintzak etxe bat miatu zuen igande goizaldean Kale Nagusian, Villabonan pertsona bat atxilotu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 2a, 01:00

Ertzaintzak 24 urteko M.G.Z. atxilotu zuen igande goizaldean Villabonan. Ondoren, Hernaniko Kale Nagusiko pisu bat miatu zuen. Ertzaintzaren prentsa zerbi tzuaren arabera, lehergailuak egiteko materiala topatu zuten etxebizitzan, eta urtarrilaren 16an Santa Barbarako repetidorean lehergailu-tranpak jarri izana leporatu diote. Atxilotua ertzain etxera eraman zuten eta ondoren epailearen eskutan jartzekoa zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!