Gero eta jende gehiago Sagar Lasterran

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 1a, 01:00

sagar Lasterra lasterketa egin zen atzo, aurten 3garren aldiz, eta itxura guztien arabera, etorkizun haundia du, gero eta jende gehiagok parte hartzen baitu, atzo 214 lagunek zehazki. Denetan azkarrena Berriozarreko Cristobal Galera izan zen eta hernaniarren artean Sergio Roman. Korrikalariak Ibarluze poligonotik abiatu eta sagardotegi mordoska biltzen dituen bidean barrena, kiroldegiraino egin zuten. Sagar Lasterra txotx denboraldiko ekitaldia da.

Cristobal Galera azkarrena
Berriozarreko Cristobal Galera izan zen azkarrena, 28 minutu eta 50 segundorekin; emakumeetan, Donostiako Josune Tercero izan zen azkarrena, 33 minutu eta 38 segundorekin; Sergio Roman sailkapenean 3garren izateaz gain, hernaniarrik azkarrena izan zen, 29 minutu eta 19 segundorekin.

IRABAZLEAK, GIZONAK:
1. postua: Cristobal Galera; Berriozar; 00:28:50 denbora.
2. postua: Jose Javier Cuadrado; Zaldibia; 00:29:11 denbora.
3. postua: Sergio Roman; Hernani; 00:29:19 denbora.
IRABAZLEAK, EMAKUMEAK:
1. postua: Josune Tercero; Donostia; 00:33:38 denbora.
2. postua: Nieves Zarza; Gasteiz; 00:34:16 denbora.
3. postua: Cristina Arbues; Igantzi; 00:34:35 denbora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!