Haurdunaldiari buruzko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 1a, 01:00

HAURDUNALDIA gehiago ezagutzeko eta esperientziak konpartitzeko, Haurdunaldia bizitu eta konpartitu tailerra egingo da datozen hiru hilabeteetan herrian. Josune Martiarena Sagastibeltza psikologo eta haurdunaldi taldeen eta guraso taldeen dinamizatzaileak emango du ikastaroa, 20 ordukoa. Tailerraren helburua da, haurdunaldiaren inguruan hausnarketa egin eta esperientziak konpartitzea; horretarako, kontuan izango dira haurdunaldiaren inguruko hainbat faktore: sentipenak, gorputza, umea, ama, gurasoak eta abar.

Izena ematea bihartik aurrera
Bihartik ostiralera eman behar da izena ikastaroan; plaza kopuru mugatua dago, eta 15 euro ordaindu behar dira. Horretarako, Berdintasun Sailera jo (Sandiusterri 1), 943 337 017 zenbakira deitu, edo honako helbidera idatzi: irantzu-j@hernani.net.

MARTXOA.
Hilak 10, asteartea (18:00-20:00); 16, astelehena (18:00-20:00); 28, larunbata (10:00-12:00); 31, asteartea (18:00-20:00).
APIRILA.
Hilak 7, asteartea (18:00-20:00); 18, larunbata (10:00-12:00); 25, larunbata (10:00-12:00); 28, asteartea (18:00-20:00).
MAIATZA.
Hilak 5, asteartea (18:00-20:00); 16, larunbata (10:00-12:00).
IZENA EMATEKO.
Udal Berdintasun Arloa (Sandiusterri 1), 943 337 017 telefonoa, irantzu-j@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!