Ostiralean poltsak berrerabiltzea saritzeko bigarren zozketa egin zen, otsailekoa. Bi zenbaki atera ziren: bata, urtarrilean jaso ez zen lotea zozketatzeko (otsaileko zenbakiekin), eta zenbaki saritua 59440a da, Portu auzoko Elizondo janari-dendan saldua. Bigarrena, 100 euroko erosketa bonoa, otsaileko saria, 49145 zenbakiari tokatu zaio, Kale Nagusiko Iñigo Diez janari dendan saldua. Irabazleek udaletxera deitu behar dute, 943 575 431 zenbakira. Martxoko boletoak arrosa kolorekoak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!