Haritz eta pago berriak aldatu zituzten umeek

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 1a, 01:00

APARRAINSOROKO bazterrak ederki aldatzen ari dira azken urteetan. Zuhaitz Egunaren bueltan, asteburu honetan, 1.500 pago eta haritz berri aldatzeko asmoa dute. Atzo herriko umeak joan ziren eta landare mordoska sartu zituzten, zuzentxeago edo okertxeago, guarda eta antolatzaileen laguntzarekin; hamaiketakoa ere izan zuten, indarrak berritzeko. Gaur helduak joango dira Aparrainsorora, tipi-tapa, Gudarien Plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!