Txotx denboraldiko egitarauaren barruan, bi bertso saio musikatu izango dira, afaritan. Aurrenekoa martxoaren 5ean izango da Iparragirren: Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Joxe Urdangarin bertsolariekin. Bigarren saioa martxoaren 26an izango da: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Oier Iurramendi eta Xabier Legarreta bertsolariekin. Bi saioetan Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Eñaut Agirre izango dira gaiak jartzen, musikaz lagunduta. Izena emateko deitu: 943 550 328 (Iparragirre) edo 943 556 894 (Otsua-Enea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!