TOLAREA Kofradiaren 14garren Kapitulua izango da martxoaren 15ean, Tolarea Sagardo Naturalaren Kofradiak antolatuta. Urtero egiten dute ospakizuna eta egun horretan ohorezko kofradeak izendatzen dituzte. Aurtengoan ere ez dira nolanahiko gonbidatuak izango: Juanjo Uria Hernaniko Alkate izandakoa eta Bertso Eskola sortzen lagundu zuena; Lucio Urtubia anarkista; Atxen Gimenez Tubal jatetxeko sukaldaria; eta Angel Alvarez Hernanirekin harreman haundia duen sagardogilea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!