GAZTE Txokoan prestatu dute martxoko egitaraua, igandean hasiko dira saskibaloi txapelketarekin. Asteartean, otsailaren 3an, zinema saioa izango dute eta martxoraen 4 eta 5ean malabareekin trebetzeko aukera izango dute. Martxoaren 6an berriro ere kirolari helduko diote, izan ere, badminton txapelketa antolatu dute, egun horretarako. Asteburuan, martxoaren 7an Play Stationeko Buzz Junior Moster jokoarekin txapelketa egingo dute; eta martxoaren 8an Komiki erakusketa eta marrazki lehiaketan hartuko dute parte.
Sukaldaritza, hena tailerra
eta jaboi tailerra
Martxoan zehar, astelehenero zinema saioekin jarraituko dute Gazte Txokoan. Martxoaren 11n, Play Stationean ariko dira, martxoaren 12an sukaldean ariko dira saltsan; martxoaren 12an sex-drog tailerrean sexualitatea eta drogei buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango dute gazteek, baita martxoaren 27an ere; martxoaren 14rako, El paseillo lehiaketa antolatu dute; eta igandean, martxoaren 15ean Txuri Urdinera joango dira patinatzera.
Martxoaren 18 eta 19an, jaboia egiten ikasiko dute; martxoaren 20an Saharako egoera ezagutuko dute, eta bide batez, hena tailerra egingo dute; martxoaren 21ean abesten ariko dira, Sing Star lehiaketan parte hartuko dute eta; martxoaren 22an zuhaitzak aldatuko dituzte; martxoaren 25 eta 26an, koadernoak egingo dituzte eskulan tailerrean; martxoaren 28an Play Stationeko Buzz Carreras Locas jokoarekin lehiaketa egingo dute; eta hilaren 29an, beisbol lehiaketa egingo dute.