sagar Lasterra lasterketa izango da gaur, sagardotegietatik barrena; aurtengoa 3garren edizioa da.
Irteera arraun elkartetik
Lasterketan parte hartuko duten korrikalariek irteera arraun elkartetik egingo dute, Ibarluze poligonotik, goizeko 11:00etan. Ibilbidearen zatirik haundiena herriko sagardotegietatik barrena izango da eta guztira 8 kilometro egingo dituzte.
Izena bihar bertan
eman daiteke
Lasterketan parte hartzeko 16 urte beteta izan behar dira, eta Hernanikoa edo beste edozein herrietako izan daiteke. Oraindik izena eman ez duenak bihar lasterketa aurretik, emateko aukera izango du kiroldegian, 8 euroren truke.
Bestalde, Ibarluzeko irteerara joateko autobusa jarri dute 10:10etan kiroldegitik, Latsunbe kale aldetik.