Intxaurdi-Hernani partidu zaila txuri- berdeentzat bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko otsailaren 28a

ATSEDENALDIA izan ondoren, bihar ekingo dio igoera faseari Emakumezkoen ligako taldeak. Ez da partidu erraza izango hernaniarrentzat, Donostiako Intxaurdi taldea lider baitijoa alde nabariarekin sailkapen nagusian. Hernaniarrak bosgarren dira, 6 punturekin. Jokatu dituzten 5 partiduetatik bakarra irabazi dute, 3 berdindu dituzte eta 2 galdu. Hala ere, Mondragonekin batera, gainontzeko taldeek baino partidu bat gutxiago jokatuko dute. Donostiarrak berriz, lider dira, 14 punturekin, jokatutako 6 partiduetatik 4 irabazi baitituzte. Partidua bihar, Cesar Benito zelaian, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!