JOAN den asteburuan berriz ere irabazi ondoren, Hernanik lidertza lortu zuen Gorengoen mailan.
Txuri berdeek sei partida daramazkite jarraian irabazten, eta gaurkoan ere garaipena lortzeko aukera bikaina izango dute. Aurkari Azkoitiako Anaitasuna taldea izango dute, eta partidua bertan jokatuko dute, arratsaldeko 16:30etan hasita. Anaitasuna azken hirugarren da sailkapen nagusian, 16 punturekin; hernaniarrak baino 26 puntu gutxiagorekin. Jokatu dituzten 21 partiduetatik 2 besterik ez dituzte irabazi, 10 berdindu eta 9 galdu. Beraz, Hernanik lider jarraitzeko aukera
ona izango du .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!