Oiartzungo Naturista taldearen kontra jokatuko du gaur Yone Boutiquek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 28a, 01:00

Yone Boutique areto futbol taldeak gaur jokatuko du, Oiartzunen, Naturista taldearen kontra; arratsaldeko 15:45etan hasita. Ez da aurkari erraza izaten hernaniarrentzat, irabaztea lortu duten gutxitan gol bateko aldearekin bakarrik izan baita. Beraz, partidu zaila izango da eta Julen Giraldo entrenatzaileak adierazi duenez «lan asko egin beharko dugun partidua izango da, baina emaitza ona lortu beharrean gara, sailkapanaren goialdean jarraitu nahi badugu behintzat».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!