HERENEGUN protesta egin zuten Zikuñagako Papelerako langileek, langile bat kaleratu izana salatzeko. Salatu zutenez, enpresak bidegabe kaleratu du bajan zegoen langilea.
Enpresa Komiteak deituta
Enpresa komiteak deitu zuen atzoko protesta, LAB, ELA; UGT; CCOO ek osatua. 60 bat lagun bildu ziren protestara, Kaleratzerik ez lemapean. Langileen arabera «bajan zegoen langile bat kaleratu dute, eta hori ezin da egin».
Asteartean berriz
Enpresa Komiteak beste protesta bat deitu du astearterako, eguerdiko 14:00etan, papelerako sarreran.