eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira bihar, eta Hernanin, 15.249 herritar daude deituta botoa emateko. Hautes eskolei dagokionean hauteskunde hauetan izango da nobedaderik, izan ere, Sagastialdeko Haur Eskola egokitu dute hauteskundeetarako.
Aldatu dituzten sekzioak
Haur Eskolan lehen Gabriel Zelaiako eraikinean zeuden bi mahai, eta Laubidietan zegoen beste mahai bat jarriko dituzte. Zehazki honako hauek:
-13 sekzioa, lehen Gabriel Zelaian zegoena: Bestizan, Florida (1etik 41era), Gabriel Zelaia, Karmelo Labaka (1etik 6ra), Mañe y Flaquer, Montebideo, Sagastialde eta Sagastialdeberri.
-16 sekzioa, lehen Gabriel Zelaian zegoena: Antziola (1etik 33ra, bakoitiak), Argarain, Elkano (31 eta 33), Latsunbe (4tik 36ra), eta Latsunbeberri.
-14 sekzioa, lehen Laubidieta ikastolan zegoena: Antziola (bakoitiak 39tik bukaeraraino), Antziola (bikoitiak 44tik bukaeraraino), Galarreta, Latsunbe (bakoitiak 33tik bukaeraraino), eta Latsunbe (38tik bukaeraraino).
Gainerako mahaiak
Gainerako mahaiak Biteri kultur etxean, Elizatxo ikastolan (bai Gabriel Zelaian eta bai Elizatxon), Larramendi kaleko udal geletan, Zikuñagako udal eraikinetan, Ereñotzuko Txirrita ikastetxean eta Laubidietan izango dira.
10 alderdi, 2 baliogabetuta
Gipuzkoan 10 alderdi aurkeztu dira hauteskundeetara, horietatik bi, D3M eta Askatasuna baliogabetu ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.
Bozketa ordutegia eta emaitzak
Bozketa ordutegia goizeko 09:00etatik gaueko 20:00etara izango da, eta emaitzak gaueko 23:00etarako jakingo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak. Emaitzen jarraipena www.hauteskundeak.net web gunean egin ahal izango da. Kronikak asteleheneko alean argitaratuko ditu emaitzak.