1.500 haritz eta pago aldatuko dituzte gaur eta bihar Aparrainsoron

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 28a, 01:00

bi egunetan 1.500 pago eta haritz landare aldatuko dituzte Aparrainsoron, ume eta helduek, gaur eta bihar. Umeak gaur joango dira, goizetik, autobusean eta zuhaitzak landatu eta hamaiketakoa eginda, eguerdirako bueltan izango dira. Umeen txanda gaur Umeen txanda izango da gaur. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Urbieta kaletik eta eguerdirako bueltatzeko asmoa dute. Bitarte horretan, Aparrainera joango diren umeek haritz edo pago landareak aldatuko dituzte, guztira 800dik gora.

Bihar helduak
Helduek oinez joateko asmoa dute bihar, goizeko 08:00etan Gudarien plazatik abiatuta. Hiru bat orduko ibilaldia izango dute Aparraineraino. Bertako lanak egin ondoren, izena eman dutenek, Ugaldetxon bazkalduko dute.

Ataungo landarea
Pago eta haritzak Ataungo biltegi «txiki» batetik ekarriak dira, basozainaren esanetan, «bertako landarea da, etxekoa, eta kalitate onekoa». Aparrainsoron garai batean soroak eta izan ziren baina aspaldiko urteetan parajea oteak eta larrak hartuta zegoen. Azken urteetan bazterrak txukuntzen aritu dira eta galduta zegoen herribidea berreskuratzeaz gain, landare berriak aldatzen ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!