Olaizolak eta Mendizabalek aukeratu dituzte aurrenekofinalerdirako pelotak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 26a, 01:00

Finalerdietako lehen partidurako prest dago dena. Partidua bihar jokatuko da Labriten eta Olaizola II-Mendizabal IIk Mtz. de Irujo-Goñi IIIren kontra neurtuko dituzte indarrak. Pelota aukeraketa asteazkenean izan zen, Labriten bertan, eta egungo txapeldunak pozik agertu ziren saskian aurkitutakoarekin. Aukeratutako hiru pelotek 106,5g, 105,6g eta 103,3g pisatu zituzten. Aurkariek aldiz, gogor kritikatu zuten saskian aurkitutako materiala, «horrelako partidu baterako graziarik gabekoak dira, frontoian ibiltzen ez diren horietakoak». Olaizola II eta Mendizabal IIrentzat biharkoa finalerdietako ligaxkan jokatu behar dituzten hiru partiduetatik aurrenekoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!