SAGAR lasterra lasterketa izango da bihar, goizeko 11:00etan Ibarluze poligonotik, Arraun Elkartetik aterata. Ibilbideak 8 kilometro izango ditu eta gehienak sagardotegi inguruan egingo dira. Lasterketan 16 urte beteta dituzten hernaniarrek nahiz beste herrietako korrikalariek har dezakete parte. Izena lasterketa egunean bertan eman daiteke, kiroldegian, 8 euro ordainduta. Izena aldez aurretik ere eman daiteke, Hernaniko Axeri, Izaskun eta Mitxel dendetan; eta www.herrikrossa.com web orrian ere eman daiteke izena.
Autobusa jarri dute joateko
Autobusa jarriko dute bihar Ibarluze poligonora joateko, 10:10etan aterako da kiroldegitik, Latsunbeko kale aldetik. Autobusa debalde izango da.