Ioritz Arrietak finalerdietako bueltako partidua jokatuko du gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 27a, 01:00

Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak Euskal Ligako finalerdietako partidua jokatuko du gaur kiroldegiko frontoian. Partidua jubenil mailakoa izango da, eta Ioritz Arrietak Galdakaoko Egigurenen kontra neurtu beharko ditu indarrak. Finalerdiak bi partiduetara ari dira jokatzen, eta Arrietak eta Egigurenek lehenengoa joan den asteburuan jokatu zuten. Joaneko partidu hartan, Galdakaokoa nagusitu zen, 22-17, eta gaur Arrietak finalerako pasea lortu nahi badu, emaitza horri egin beharko dio aurre.

Udaberri Torneoa
Bestalde, Hernaniko beste hainbat pelotarik Udaberri Torneoa jokatuko dute gaur. Eskuz binaka hiru bikote ariko dira: kadete mailan, Lopez eta Murgiondok Bergaran jokatuko dute etxeko taldearen kontra; senior mailan, Zabala eta Huizik Aretxabaletan jokatuko dute bertako taldearen kontra, eta Ezeiza II eta San Sebas- tianek Azkoitian izango dute partidua etxeko taldearen kontra. Pala motzean berriz, Ubarretxena eta Galarzak Zumaiaren kontra jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!