‘Eragin, aldatu’ lemapean botoak banatzen aritu ziren atzo Aralarreko ordezkariak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 27a, 01:00

ARALARREKO ordezkariak botoak eta alderdiko propaganda banatzen aritu ziren atzo ferian. Tartean ziren zerrendetan dagoen Ernesto Merino hernaniarra; Rebeca Ubera, Batzar Nagusietako Aralarreko bozeramailea; eta Xabier Peñagarikano hernaniarra. Karpa txiki bat montatu eta ordu betez aritu ziren Eragin, aldatu lema zuten eskuorriak banatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!