Haritz eta pagoz beteko dute Aparrainsoro Zuhaitz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 26a, 01:00

Zuhaitz Eguna izango da asteburuan herrian, zuhaiska berriak landatuz, basoei biziberritzen laguntzeko. Larunbatean umeen eguna izango da eta igandean helduena. Bai batzuk, bai besteek, haritz eta pagoak landatuko dituzte, Aparrainsoron.


1500 landare
Asteburuan guztira 1500 haritz eta pago landare aldatuko dituzte Aparrainsoron, Ataundik ekarriak. Izenak adierazten duen bezala, garai batean soroak ziren paraje hauetan eta bada jendea ezagutu zituekin. Duela gutxi ordea, larrak eta oteak hartua zegoen dena, eta orain, piskanaka parajea eraberritzen ari dira; bertan dagoen herri bidea berreskuratu dute eta zuhaitzak aldatzen ari dira.


800dik gora ume
Larunbatean ikastetxeetako umeak joango dira Aparrainera; 800dik gora ume guztira. 09:00etan abiatuko dira, Urbieta kaletik, Biteri paretik. Helduak igandean Helduak oinez joango dira igandean, 08:00etan abiatuta, Gudarien Plazatik. Hiru orduko ibilaldia izango da: Osinaga-Altuna baserri gainetik, Usategieta, Fagollaga, Ereñotzu, Latxe eta Bezkitatik barrena Ugaldetxora, eta langatik gora, Aparraineraino. Ondoren bazkaria izango da Ugaldetxo jatetxean. Izena emateko gaur edo bihar joan behar da Mendiriz Mendi elkartera (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara, edo 943 332 745 telefono zenbakira deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!